ASKOTARIKO NEURRI MOLDAGARRIAK

Trastelekuen eta mini-biltegien alokairua Donostialdean

GEHIEN PREZIATZEN DUZUNA GORDETZEKO SEGURTASUNA ETA LASAITASUNA

Bideozaintza eguneko 24 orduetan, eta arrisku guztietarako asegurua

IRAUPEN JAKINIK GABE ETA ERABATEKO MALGUTASUNAREKIN

Gorde ezazu gehien preziatzen duzuna, nahi adina denboraz eta iraupen jakinik gabe

PARTIKULARRAK, ENPRESAK EDO ABENTURAZALEAK

Zuri ondoen egokitzen zaizun espazioa aukeratzen laguntzen dizugu

    Deituko dizugu!

    TRASTELEKUEN ETA MINI-BILTEGIEN ALOKAIRUA DONOSTIALDEAN

    Barne, zure konfiantzazko lekua

    Imajina ezazu zure gauzak ondo antolatuta izatea. Ondo gordeta, leku garbi eta seguru batean. Eta nahi duzun aldiro haiek eskuratzeko aukera izatea.

    Barnen posible da hori. Zure etxeari edo enpresari espazio estra bat emateko sortu ginen. Eta espazio gehiagorekin hazi ginen, bizimodu guztien beharrak asetzeko; familian edo negozio bat abian jartzen gozatzen dutenena, abentura edo relaxa nahiago dutenena, kultura maite dutenena, herentzia bat jasotzeko zortea dutenena… Guzti horientzako, Donostiatik 15 minutura baino ez gaude, Urnietan, itsasoaren eta mendiaren artean.

    Egin ezazu lekua zure bizitzan, eta erabili zure denbora benetan garrantzia duen horretarako.

    ZURETZAKO ESPAZIO IDEALA DUGU

    Zer espazio komeni zaizu?

    Barnen, zure espazioa aukeratzen laguntzen dizugu. Autonomoa edo partikularra izan, enpresa bat baduzu, edo kirolaria edo ikaslea baldin bazara, edo zure karabanarekin bidaiatzea maite baduzu… Zuretzako espazio ideala dugu!
    Zure beharretara ondoen egokitzen den trastelekuari, biltegiari edo espazioari buruzko aholkua ematen dizugu.

    Partikularrak

    Obrak edo etxe-aldaketa egin ari bazara, zure gauzak gure altzari-gordelekuraino garraiatzeko aukera ematen dizugu, kalterik jasan ez dezaten.
    Gehien estimatzen duzuna gordetzeko espazio gehigarria behar baduzu, segurtasuna eta lasaitasuna bermatzen dizugu, prezioaren barne dagoen arrisku guztietarako gure aseguruari esker.

    Empresak eta autonomoak

    Bulegoko zure materiala, tresnak, salgaiak, stock soberakina eta beste gordetzeko biltegi seguruak ditugu.
    Fitxategiak gordetzeko armairu independenteak ditugu, baita edukiera handiagoko biltegiak ere. Ordain ezazu behar dituzun metroengatik bakarrik, eta malgutasunez, behar duzunean tamainaz aldatzeko aukera izan dezazun. Iraupen jakinik gabe.

    Bidaiariak eta Kirolariak

    Autokarabanaz bidaiatzea gustatzen bazaizu eta, urteko sasoi batzuetan, ibilgailua gorde beharra baldin baduzu, Barnen espazio handiko aparkaleku pribatua dugu, beharrezko guztiarekin, eta egunero 24 orduetan bideoz zainduta.
    Gainera, zure bizikletak, parapenteak, piraguak edo beste edozein kirol-material gordetzeko espazioak aurkituko dituzu.

    GURE ESKAINTZA

    Gure zerbitzuak

    TAMAINAK

    Askotariko espazioak ditugu; hasi metro koadro bateko trastelekuetatik eta edukiera handiagoko biltegietaraino. Erabateko malgutasunarekin, nahi duzunean tamainaz alda dezazun.

    SARTZEKO AUKERA

    Urteko 365 egunetan sar zaitezke zure trastelekura, 06:00ak eta 00:00ak bitartean.

    APARKALEKUA

    Pribatua. Zamalanetarako gune estaliarekin. Ateraino irits daiteke ibilgailuz, erosoa eta oztopo arkitektonikorik gabe.

    SEGURTASUNA

    Bideozaintza eguneko 24 orduetan, eta sarbideko kontrol elektronikoa, txartel pertsonalaren edo hatz-marka digitalaren bitartez.

    ARRISKU GUZTIETARAKO ASEGURUA

    Ondo aseguratuta egongo dira zure objektu pertsonalak. Trasteleku bakoitzak metro koadro bakoitzeko 250€-ko arrisku anitzetarako asegurua du, eta badago kopuru hori handitzeko aukera.

    Zure eskura jartzen dugu

    MATERIALA

    Orgak eta paletak ditugu gure zentroetan, biltegiratze-lana errazago egin ahal izateko. Gainera, behar baduzu, enbalatzeko materiala ere saltzen dugu.

    GARRAIOA

    Etxe-aldaketa egin nahi ez baduzu, edo lan hori egiteaz arduratu ezin bazara, guk eskainiko dizugu profesional bat, zure gauzak garraiatzeaz eta gure altzari-gordelekuan gordetzeaz arduratuko dena.

    GURE ZENTROAK

    Urnietan (Gipuzkoa) gaude, Donostiatik 15 minutura

    Urnietako Igarategi Industrialdean gaude.
    Donostiatik kilometro gutxira.
    Bi pabilioi ditugu; guztira, 1,468 m2.

    Bi pabilioi, guztira

    1.468

    m-rekin

    350

    trasteleku eta mini-biltegi

    Altzari-gordeleku erabilerarako

    270

    m

    Karabana eta autokarabanetarako

    600

    m-ko aparkalekua

    Fitxategietarako

    20

    m-ko gela pribatua

    ORDUTEGI KOMERTZIALA

    Astelehenetik ostiralera:
    9:30etik 13:00etara / 16:00etatik 19:30era
    Larunbatetan: 9:30etik 13:00etara

    Igarategi industrialdea 70
    20130 Urnieta, Gipuzkoa
    (Bulegoa: Muebles Iturbe)

    info@barne.eus

    Barne ® Trastelekuak eta altzari-gordelekuak.

    Diseinua: uts.eus