ZURE AUTOKARABANARENTZAT ATSEDENALDIA

Karabana-aparkalekua

Autokarabanan bidaia bat egitea, kanpin batean oporrak igarotzea edo mendira edo hondartzara asteburuko irteera soil bat egitea oso atsegina izan daiteke gure bizitzetan. Eta ez diegu plazer horiei muzin egin behar, karaban edo autokarabana erabiliko ez dugun sasoietan non gorde ez dugulako soilik.

Barnen, estali gabeko aparkaleku pribatua dugu, plaza handiekin eta oztopo arkitektonikorik gabe, urez eta argindarrez hornituta, gure bidaia-lagunari atsedenaldi bat emateko. Gainera, ibilgailutik hurbil, zure gauzak trasteleku batean gordetzeko eta, era horretan, ibilgailua behar duzunean erosotasunez prestatzeko aukera duzu.

Ezaugarriak

  • Plaza handiak, aire zabalean.
  • Edateko urez hornitzeko aukera.
  • Ur grisak eta beltzak husteko aukera.
  • Argindarra.
  • Bideo-zaintza eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Abantailak

  • Aparkalekua, zamalanetarako gunearekin. Ateraino irits daiteke ibilgailuz, erosoa eta oztopo arkitektonikorik gabe.
  • Ondo komunikatuta dago. Donostiatik eta Tolosatik 15 minutura bakarrik.
  • Sar zaitez nahi duzun guztietan, egunero, 06:00etatik 24:00etara.
  • Iraupen jakinik gabe eta erabateko malgutasunarekin.

    Eskatu aurrekontua

    ASKOTARIKO TAMAINAK
    ETA AZALERAK

    SARTZEKO AUKERA BETI

    APARKALEKU PRIBATUA

    BIDEOZAINTZA EGUNEKO
    24 ORDUETAN

    ARRISKU GUZTIETARAKO ASEGURUA

    SARBIDE ELEKTRONIKOKO KONTROLA

    MATERIALA ERABILGARRI

    GARRAIO-ZERBITZURAKO LAGUNTZA

    ORDUTEGI KOMERTZIALA

    Astelehenetik ostiralera:
    9:30etik 13:00etara / 16:00etatik 19:30era
    Larunbatetan: 9:30etik 13:00etara

    Igarategi industrialdea 70
    20130 Urnieta, Gipuzkoa
    (Bulegoa: Muebles Iturbe)

    info@barne.eus

    Barne ® Trastelekuak eta altzari-gordelekuak.

    Diseinua: uts.eus