Lege Oharra

Webgune honen arduraduna den INDUSTRIALDEAK IGUERATEGUI SL sozietateak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du agiri hau, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko ekainaren 11ko 34/2002 Legeak eta aplikatu beharreko gainerako araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko eta erabilera-baldintzei buruzko informazioa emateko helburuz.

IDENTIFIKAZIORAKO DATUAK

Informazio-betebeharra betetzeko, hona hemen webgunearen titularraren beharrezko datuak. Hauxe da zerbitzuak eta web-domeinua kudeatzen dituen enpresa:

  • INDUSTRIALDEAK IGUERATEGUI SL, B20440095 zenbakidun IFZ duena
  • Sozietatearen helbidea: LATEGI AUZOA 21, 20130 URNIETA (GIPUZKOA)
  • Telefono-zenbakia: (+34) 943552750
  • Harremanetarako posta elektronikoaren helbidea: info@barne.eus.
  • Gipuzkoako Merkataritza-erregistroan inskribatuta dago, 1320 Liburukian, 0 Liburuan, 34. Folioan, SS 34621 orrian.

(Aurrerantzean, eta lege-ohar honen ondoreetarako, BARNE)

ERABILTZAILEAK

Webgune honen bitartez garatzen diren doaneko zein ordainpeko zerbitzu eta jardueretara sartzen den, horietan nabigatzen duen, erabiltzen dituen edo parte hartzen duen pertsona fisiko edo juridiko orok hartzen du ERABILTZAILE izaera eta, erabiltzaile den aldetik, webgunean sartuta, hemen jasota dauden xedapen guztiak kontuan hartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikagarria izan daitekeen beste edozein lege-xedapen ere; horrela, webgunea behar bezala erabiltzeko betebeharra hartzen du bere gain. Erabiltzailea izango da, BARNEren edo hirugarrenen aurrean, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor litzakeen kalte-galeren erantzulea.

ALDAKETAK

BARNEk, bere erabakiz, bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko eskubidea izango du; webgune horren bitartez eskaintzen dituen edukiak zein zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, aldez aurretik erabiltzaileei aldaketa horien berri eman beharrik gabe. Nahikoa izango da egilearen webgunean argitaratzea.

Zerbitzuak erabiltzailea webgunera edo honek ematen dituen zerbitzuetakoren batera konektatuta dagoen denbora iraungo du. Horregatik, erabiltzaileak webgunea erabili nahi den aldiro irakurri beharko du arretaz Lege-ohar hau, edozein unetan alda baitaiteke lege-ohar hau eta dagozkion erabilera-baldintzak. Beraz, haien azalpenaren araberakoa izango da baldintza horien indarraldia, eta indarrean jarraituko dute behar bezala argitaratuta dauden bitartean, eta ordezko besterik onesten ez den bitartean.

WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK

Erabilera- eta nabigazio-baldintza hauen helburua da www.minialmacenes-barne.com webgunearen titularraren –zerbitzua ematen duena den aldetik– eta eskainitako zerbitzuan sartzen diren, nabigatzen eta erabiltzen duten erabiltzaileen arteko harremana arautzea.

www.minialmacenes-barne.com webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari (aurrerantzean, “edukiak“) doan eskuratzeko aukera eskaintzen du, BARNErenak edo haren lizentzia-emaileenak, eta erabiltzailea horietara sar daiteke.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala, Legearen eta baldintza hauen arabera, erabiltzeko erantzukizuna; erantzukizun hori ematen diren zerbitzu eta eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa den erregistroari ere aplikatzen zaio. Erregistro hori burutzeko, beharrezkoa da dagokion galdetegia betetzea, zeinetan erabiltzaileak bermatzen baitu ematen dituen datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela, eta informazio edo dokumentazio faltsurik, iruzurrezkorik eta legez kontrakorik ez emateko konpromisoa hartzen du. Erregistratzearen ondorioz, pasahitz bat sor daiteke, eta erabiltzaileak arduraz eta konfidentzialtasunez gorde beharko du. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztasun gabekoen erantzule bakarra, bai eta ematen duen informazioaren ondorioz BARNEri edo hirugarrenei eragin dakiekeen kalteena ere.

BARNEk eskain ditzakeen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko berariazko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak [adibidez, txat zerbitzuak, eztabaida-foroak, albiste-taldeak…], legeak, moralak, ordena publikoak eta baldintza hauek ezartzen dutenaren arabera eta, besteak beste, honako helburu hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du:

  • Delituzko edukiak, indarkeriazkoak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoa goraipatzekoak, giza eskubideen aurkakoak edo, oro har, legez kontrakoak edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzea.
  • Sarean birus informatikoak sartzea edo webgunea sortu duen BARNEren edo hirugarrenen sistema fisikoak edo logikoak aldatu, kaltetu edo eten ditzaketen edo sistema horietan akatsak edo kalteak eragin ditzaketen ekintzak egitea, bai eta beste erabiltzaile batzuei Webgunerako eta webgune horretako zerbitzuetarako sarbidea oztopatzea DONOSTIAKO SUSTAPENA SA sozietateak bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen masa-kontsumoaren bitartez.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara eta BARNEren edo hirugarrenen sistema informatikoen alde mugatuetara sartzen eta, hala badagokio, horiek erabiltzen eta informazioa ateratzen saiatzea.
  • Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzea, eta beste batzuei edozein informazio, elementu edo eduki zabaltzea, transmititzea edo jakinaraztea, horrek komunikazioen sekretua eta izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko legeria urratzea dakarrenean.
  • Beste erabiltzaile baten, herri administrazio baten edo beste norbaiten nortasuna hartzea, webgunearen zerbitzuetan eta/edo edukietan erregistratzeko haren gakoak erabilita.
  • Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eskura jartzea edo beste edozein modutan publikoki komunikatzea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta dagozkion ustiakuntza-eskubideen titularraren baimenik gabe egiten bada, edo legez baimenduta ez badago.
  • Publizitate-xedez datuak biltzea eta edozein motatako publizitatea eta komunikazioak bidaltzea, saltzeko helburuz edo beste edozein helburu komertzialez, baldin eta ez bada aurrez eskaera egin eta baimena eskuratu.

Webgune honetan jasotako klausularen bat (Lege-oharra, Pribatutasun-politika, Cookie-en Politika, eta erabiltzailearentzat betebeharra diren bestelako edukiak) eta, oro har, Espainian indarrean dagoen legeria betetzen ez bada, BARNEk berehala emango die horren berri dagozkien agintariei, eta haiekin kolaboratzeko konpromisoa hartuko du. Kasu horretan, erabiltzailea izango da, BARNEren edo hirugarrenen aurrean, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor litzakeen kalte-galeren erantzulea.

BARNEk ez du bermatzen bere webguneak beste herrialde batzuetako legeriak betetzen dituenik (osorik edo partzialki). Beraz, erabiltzailea Espainia ez den beste leku batean bizi bada edo helbidea han baldin badu eta webgune honetara sartzea eta/edo hemen nabigatzea erabakitzen badu, bere erantzukizun eta arriskupean egingo du, eta webgunera sartzeak eta/edo nabigatzeak bere herrialdeko legeria aplikagarria betetzen duela egiaztatu beharko du.

BARNEk ez du bere gain hartzen zerbitzua ukatzeko eraso baten, birus baten edo teknologikoki kaltegarria den eta, webgune honen erabileraren edo webgune honetatik edo webguneak birbideratutako beste batetik edukiak jaistearen ondorioz, zure ordenagailua, informatikako ekipoa, datuak edo beste material batzuk kalte ditzaketen beste edozein programa edo materialen ondorioz gerta litezkeen kalte-galeren erantzukizunik.

JAKINARAZPENAK

Erabiltzaileen eta BARNEren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira ondore guztietarako, postaz, posta elektronikoz edo telefono bidez egiten badira. Hona hemen erabiltzaileek BARNErekin harremanetan jartzeko dituzten bideak:

  1. a) Postaz, honako helbidera idatzita: Lategi auzoa 21, 20130 – URNIETA (Gipuzkoa)
  2. b) Telefono bidezko komunikazioa, telefono-zenbaki honetara deituta: (+34) 943552750
  3. c) Posta elektronikoz, honako helbidera idatzita: info@barne.eus

Webgune hau erabilita, erabiltzaileak inplizituki onartzen du komunikazio gehienak elektronikoki egingo direla. Kontratuen ondoreetarako, erabiltzaileak komunikazioko bitarteko elektroniko hau erabiltzea onartzen du, eta aitortzen du modu elektronikoan bidaliko zaion komunikazio orok betetzen dituela legezko baldintzak.

DATU PERTSONALEN BABESA

Erabiltzailearen datu pertsonalak gai honetan indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraiki tratatzeko konpromisoa hartzen du webgunearen titularrak. Zehazki, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/EE Erregelamenduan xedatutakoa aplikatzeko konpromisoa hartzen du.

Webguneak zure datu pertsonalei ematen dien tratamenduari buruzko informazio gehiagorako, jo Pribatutasun-politikara.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgunearen eduki guztiak –besteak beste, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak– eta eduki horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak BARNEren jabetzakoak dira, eta ezingo da ulertu erabiltzaileari horiek ustiatzeko ezein eskubideren lagapena egiten zaionik, webgunea behar bezala erabiltzeko beharrezkoa denetik haratago, eta jabetza intelektualtzat jotzekoak izan edo ez.

Halaber, BARNEren jabetzakoak dira webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo era guztietako zeinu bereizgarri guztiak, eta ezingo da ulertu webgune hori erabiltzeak edo horra sartzeak erabiltzaileari elementu horien gaineko eskubiderik ematen dionik.

Debekatuta dago, ustiakuntzako eskubideen titularrak berariaz baimendu ez baditu, edukiak –osorik edo partzialki– banatzea, aldatzea, lagatzea edo publikoki komunikatzea eta beste edozein egintza Aurretiaz baimendu ez den edozein erabilera joko da egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen arau-hauste larritzat.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen edozein arau-hausteri eta webguneko edukiei buruzko oharpenak egiteko, dagokion informazioa erantsita eman beharko dio inguruabar horren berri BARNEri.

Nolanahi ere, BARNEk ez du bere gain hartzen beste norbaitek edo erabiltzaileak urratzen dituen beste batzuen titulartasuneko jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei dagokion erantzukizunik.

ESTEKAK

BARNEren webguneak Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak izan ditzake, horien gaineko batere kontrolik izan gabe. Beraz, behin erabiltzailea beste batzuen esteketara sartu eta gure webgunea uzten duenean, indarrik gabe geldituko dira Lege-ohar hau, Pribatutasun-politika eta Cookie-en Politika, erabiltzailea sartzen den beste webgune horiek euren politika propioak baitituzte.

BARNEk ez du bere gain hartzen beste batzuen orrietan ager daitekeen edukiaren gaineko inolako erantzukizunik, eta ez du bermatzen esteka edo hiperesteka horietan jasotzen denaren eskuragarritasun teknikoa, ezta haren kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta Konstituzioa betetzen duenik. Halaber, beste batzuen webguneetarako kanpoko lotura horiek sartzeak ez du esan nahi konektatutako entitateekiko inolako elkarterik, fusiorik edo parte-hartzerik dagoenik.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA

Webgune honek ematen duen informazioa orokorra da, eta informatzea da helburu bakarra; ez da erabat bermatzeko eduki guztien eskuragarritasuna, ezta eduki horiek zehatzak eta zuzenak direnik, indarrean eta eguneratuta daudenik, eta helburu jakin baterako egokiak edo erabilgarriak direnik ere.

BARNEk inola ere ez du bere gain hartzen edozein motatako kalte-galeren erantzukizunik, adibidez, honako hauen ondoriozkoak:

  • Akatsak edo hutsuneak edukietan. BARNEk ez du bermatzen edukiak uneoro eguneratuta egongo direnik, ezta batere akatsik ez dutenik ere.
  • Webgunearen eskuragarritasun eza. BARNEk ez du bere gain hartzen telekomunikazio-sareen akatsengatik edo deskonexioengatik erabiltzaileei eragindako kalte-galeren erantzukizunik, nahiz eta arazo horiek webgunearen zerbitzua etetea, bertan behera uztea edo indarrik gabe gelditzea eragin, sare horien funtzionamendua beste batzuen ardura baita.
  • Edukietan birus edo programa kaltegarriak egotea, sistema informatikoak, agiri elektronikoak edo erabiltzaileen datuak hondatu edo aldatu ditzaketenak, nahiz eta arazo horiek prebenitzeko beharrezko neurri teknologikoak hartu. Erabiltzaileari dagokio informatikako programa kaltegarrien aurrean babesteko tresna egokiak izatea.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgunearen titularra den BARNEren eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak indarrean dagoen Espainiako araudiak eraenduko ditu, eta DONOSTIAKO Epaitegiek eta Auzitegiek ebatziko dituzte sor litezkeen desadostasunak.

ORDUTEGI KOMERTZIALA

Astelehenetik ostiralera:
9:30etik 13:00etara / 16:00etatik 19:30era
Larunbatetan: 9:30etik 13:00etara

Igarategi industrialdea 70
20130 Urnieta, Gipuzkoa
(Bulegoa: Muebles Iturbe)

info@barne.eus

Barne ® Trastelekuak eta altzari-gordelekuak.

Diseinua: uts.eus